Aldundiak diru-laguntzak bideratu ditu Gipuzkoako lehen sektorera

Uxue Igarza Loiola 2021ko urt. 14a, 12:22

Artzainek, sagardo eta txakolingileek, nekazalturismoek, lore-mozketa sektoreak eta zezenketa-ustiategiek jaso dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren 893.074 euroko Erreskate Plana.

Ia 900.000 euroko zuzeneko laguntzak jaso dituzte Gipuzkoako 290 ustiategik, eta Jabier Larrañaga Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Inguruneko diputatuak adierazi duenez, helburua pandemiaren ondorioz jarduera horiek izan duten "diru-sarrera falta arintzea" izan da.

Laguntzen % 36,2 ardi- eta ahuntz-azienden ustiategietara bideratu dira eta 141 izan dira onuradunak; %26,6 52 sagardo ekoizleentzat izan da; %12,9 26 txakolin ekoizlerentzat; %19, nekazaritza-turismoentzat; 2,6 landare apaingarrien bost ustiategirentzat; eta %2,7 sei zezen-ustiategirentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak