Mondragon Unibertsitateko irakasle Alaitz Kortabarriaren tesia, Espainiako Logistika Zentroaren CEL Sarietan finalista

Miren Arregi Amasorrain 2021ko urt. 13a, 22:12

Espainiako Logistika Zentroak banatzen dituen CEL Sarietako epaimahaiak irakasle oñatiarraren lan ona aitortu du, 2018an defendatutako tesia sariketako finalista izendatuta. Bi finalista eta irabazle bat aukeratzen dituzte sariotan eta Kortabarriarena da bi finalistetako bat. Mondragon Unibertsitateko irakasleak pozik hartu du albistea, "horrelako aitorpen bat garrantzia berezikoa baita  ikerketa lanarentzat".

2018an defendatu zuen Alaitz Kortabarriak tesia Mondragon Unibertsitatean. Haren izenburua honakoa: Analysis of the performance of Demand Driven Material Requirements Planning on supply chain management: A multiple case study. Bertan, banaketa katean materialaren kudeaketa egiteko metodologia berri bat aztertu zuen irakasleak, Demand Driven MRP izenekoa. "Inguruko hiru enpresek metodologia hau inplementatu ostean izan zuten bilakaera aztertu nuen", dio Kortabarriak. "Eta hiruetan izugarrizko hobekuntza lortu zuten: hornidura kateko ikuspena nabarmen handitu zen, bullwhip efektua eta eskaera urgenteak gutxituz. Inbentarioan ere izan zuen eragina. Izan ere aztertutako hiru kasuetan materialen inbentarioak jaitsiera garrantzitsua jasan zuen hauen kontsumoa hazi zen bitartean. Guzti hau enpresak bezeroekin DDMRP-aren aurretik zuen ia 100% zerbitzu maila mantenduz", erantsi du.

Logistika alorreko sariketa ospetsuena

Logistikaren alorrean ikerketa arloko saririk ospetsuena bihurtu da Kortabarria podiumean jarri duen CEL Sariketa. Doktorego lanetan, hornikuntza-katearen kudeaketa hobetzeko enpresa arloan ekarpen handiak egin dituztela frogatzen duten ikertzaileei zuzenduta dago hura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak