Federatuen txapelketei berrekingo die Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak hilaren 24an

Jone Olabarria 2021ko urt. 12a, 19:29

Urtarrilaren 24ko jardunaldian itzuliko dira bertan behera geratu ziren hainbat txapelketa, kadete eta nagusien mailen artekoak. Txapelketetarako baimena dagoen arren, Pilota Federaziotik gogorarazi dute ikusleak kirol-ekitaldietara joatea debekatuta dagoela oraindik ere.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur argitaratutakoaren arabera, “lehiaketa profesionalean eta federatuan murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egin ahal izango dira”. Argitalpen hori oinarri hartuta erabaki du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak kadete eta nagusi mailen arteko txapelketak martxan jartzea.

Hala, urtarrilaren 24tik aurrera, jarraian zehaztutako txapelketekin jarraituko dute:  Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, Joko Garbiko Gipuzkoako Txapelketa eta Eskuz banaka lau terdiko Gipuzkoako Txapelketa. Era berean, larruzko paletako finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte jardunaldi horretan bertan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak