Ugarte eta Alonso Euskal selekzioarekin lehiatuko dira Boi Taull-en

Xabier Urtzelai 2021ko urt. 12a, 12:28

Aitor Ugarte –ezkerretik lehena– eta Axier Alonso –ezkerretik bosgarrena– Euskal Selekzioko gainontzeko kideekin batera, talde erretratuan. EMF

Euskal Selekzioko hautatzaile Igor Alzelaik osatu du asteburuan Espainiako Mendiko Eskiko Txapelketan parte hartuko duen Euskal Selekzioko taldea, eta aukeratuen artean daude bi debagoiendar, Axier Alonso oñatiarra eta Aitor Ugarte aramaioarra.

Eguenean hasi eta domekara arte egingo dute Mendiko Eskiko Espainiako Txapelketa. Iazko hutsunea eta gero, eta 2019an bezala, Boi Taull-en (Herrialde Katalanak) antolatuko dute hitzordua. Lau dizplina ezberdin izango dira jokoan; eguenean errelebotako proba jokatuko dute, ostiralean sprintak, zapatuan banakakoa egingo dute eta domekan izango da proba bertikala. Eta, hitzordu horretarako aukeratu dituzten kirolarien artean daude Aitor Ugarte (Aramaio, 2001) –atzo, astelehena, Harmailatik saioan egon zen– eta Axier Alonso (Oñati, 1988). Bi debagoiendarrek proba bertikalean hartuko dute esku, eta biek ala biek lehenagotik ere badakite euskal selekzioa defendatzea zer den, bai mendiko eskian eta baita mendi lasterketetan ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak