3.000 euro irabazteko aukera, 'Euskararen Ginkana 2021' lehiaketan

Uxue Igarza Loiola 2021ko urt. 11a, 16:20

Ekoguneak Euskararen Ginkanaren 7.edizioa aurkeztu du, Euskaltzaleen Topagunearekin batera. Azaldu dutenez, herritarren artean "hizkuntzekiko sentiberatasuna" eta "euskararen erabilera" sustatzeko helburuz prestatu dute lehiaketa. 

Sustatzaileek azaldu dutenez, modu dibertigarrian 3.000 euro irabazteko aukera izango dute parte hartzera animatzen direnek. 4-6  laguneko taldea sortu, eta internet bidez astero proba bati erantzun beharko diote.

Lau aste iraungo du Euskararen Ginkanak; otsailaren 3an hasiko da eta martxoaren 3an bukatu. Astero proba bati erantzun beharko diote parte-hartzaileek, eta online ikusiko dute zer egin behar den. Ondoren, astebeteko epearekin, proba eginda bidali beharko dute.  

Esan bezala, lau proba izango dira, eta horrenbestez, lau sari banatuko dituzte. Ondoren, puntu gehien dituzten lau taldeak martxoaren 20an jokatuko den final handira pasako dira. Gainera, Ekoguneak azaldu duenez, finalista guztiek izango dute saria: "Sari potoloena 3.000 eurokoa da, eta euskararen alde egin nahi duten proiektua egiteko izango da".

Izen-ematea, zabalik

Gaur zabaldu da izena emateko epea, eta hilaren 31ra arte egongo da erregistratzeko aukera. 4-6 laguneko taldeak osatu beharko dira, eta parte-hartzaileek 16 urte baino gehiago izan beharko dituzte. Izena emateko, webgunean sartu eta galdetegia bete behar da; baina horrez gain, talde bakoitzak bideo labur bat grabatu beharko du sariarekin babestu nahi duen proiektua aurkezteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak