Abisu horia eguaztena arte, tenperatura baxuengatik

Mirari Altube Arrese 2021eko urtarrilaren 11

Tenperatura baxuak izango direla egunotan iragarri du Euskalmetek, bereziki iluntzean, gauean eta goizaldean; horregatik abisu horia indarrean izango da urtarrilaren 13ko 10:00ak arte.

Gaur, astelehena, 21:00etatik biharko 10:00ak arte, eta martitzeneko 18:00etatik eguazteneko 10:00ak arte dago izotza egiteko arriskua. Izotz txikia izango dela jakinarazi du Euskalmetek, baina Arabako zenbait tokitan handia ere egin dezake.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak