Elosuko mendatea itxita, izotza eta elurrarengatik

Uxue Igarza Loiola 2021ko urt. 10a, 13:00
Kanpanzarko bidea itxita, Elgetan.

Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, Debagoienean itxita dagoen mendate bakarra da Elosukoa. Halere, Elgetatik Kanpanzarrera doan bidea (GI-2639 errepidea) ere itxita dago. Informazioa 19:07an eguneratutakoa da.

Bailarako gainerako mendateei dagokienez, kasu guztietan, kontuz ibiltzeko abisua eman du Trafiko Agintaritzak:

  • Arantzazu: kontuz gidatzeko gomendioa.
  • Arlaban: kontuz gidatzeko gomendioa.
  • Deskarga: kontuz gidatzeko gomendioa.
  • Elosua: itxita, elurra eta izotzarengatik.
  • Gatzaga: kontuz gidatzeko gomendioa. Elurra.
  • Gatzagako mendatea: kontuz gidatzeko gomendioa. Izotza eta elurra.
  • Kanpanzar: mendatea zabalik, baina Elgetarako bidea itxita.
  • Karabieta: webgunean itxita dagoela badio ere, zabalik dago.
  • Kruzeta: kontuz gidatzeko gomendioa.
  • Pagatza (Elgeta): kontuz gidatzeko gomendioa.
  • Udana: kontuz gidatzeko gomendioa. Elurra.

Informazio guztia, hemen.

Antzeko tenperatura, datozen egunetan

Eguraldiak atertzera egingo du gaur hasi eta datorren aste osoan, eta tenperaturek ere gora egingo dute, oso gutxi bada ere. Bihar, esaterako, Debagoienean 5 gradukoak izango dira tenperatura altuenak eta -2 gradukoak baxuenak. Elurrari dagokionez, bihar eta etzi ere, kota 100-300 metro artean kokatuko da, baina Euskalmeten arabera ez du gehiago zurituko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak