Manifestazioaren gidaritza belaunaldi berrien esku egon da. Kulturan, ekonomian nahiz politikan eragileak diren gazteak, hain zuzen. "Batzuei presoen auzia urrun geratzen bazaie ere kontziente dira irtenbidea behar duela izan herri onek. Sentsibilizazio handia dago eta aurtengo manifestazioaren gidaritza belaunaldi berrien esku egotea gura izan dugu testigua pasaz", kontatu dio GOIENAri Oñatiko Sareko kide Xabier Arregik.
Oinarrizko eskakizunak
Presoen eskubideen aldeko aldarria Euskal Herri osoko herri eta hirietan zabaldu dute milaka herritarrek. Manifestazioen amaieran, manifestu bateratua irakurri dute eta oinarrizko eskakizuna egin du Sarek "etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidean aurrera egiteko. "Presoak Euskal Herriratzea, gradu progresioa ahalbidetzea, adinekoak eta eri direnak etxeratzea, guraso presoen seme-alaben eskubideak errespetatzea eta Frantzian betetako zigor urteak Espainian kontuan hartzea".