Indartsu ekingo dio Goienagusik bigarren hiruhilekoari

Uxue Igarza Loiola 2021ko urt. 8a, 14:12
Imanol Ituiñoren hitzaldia, abenduaren 16an.

Urtarrilaren 11tik martxoaren 24ra arte egingo diren hemeretzi hitzaldi aurkeztu ditu Goienagusik. Horietatik, erdia inguru euskaraz izango dira, eta Goienak zortzi eskainiko ditu telebista bidez.

Askotariko arloetan ezagutza areagotzea, gaitasun intelektualak trebatzea eta aisialdiaz gozatzeko beste ideia batzuk plazaratzea dira Goienagusiren helburuak. Hala, xede horri begira, hitzaldien eskaintza zabala aurkeztu du 2021eko lehenengo hiru hilabeteetarako. Gaiei dagokienez, bertsolaritza, zinema, literatura, musika, kimika, geografia eta beste hainbat alor jorratuko dituzte.

Hitzaldiak Arrasateko Kulturaten eta Bergarako Seminarixoan egingo dira, eta Goiena Telebistak Kulturaten euskaraz eskainiko direnak emango ditu telebistan. Horietako batzuk dira hauek: Bertsolaritza: bizitzeko modu bat Andoni Egañaren eskutik, Zer gertatzen ari da munduan urarekin Iñaki Antigüedaden eskutik eta Ziurgabetasun garaietako pasaportea Monika Madinabeitia eta Aitor Zuberogoitiaren eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak