Plastiko bilketarako egutegia argitaratu du Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urt. 7a, 15:29
Belar bolak belardian.

Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak, baserri inguruetan sortutako plastiko bilketarako egutegia argitaratu du. Eskualdean, urtean zehar, bederatzi bilketa egingo dira, eta honakoak izango dira batuko diren plastiko motak: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, eta negutegiko plastiko zuria.

Plastikoez batera, jasoko diren sokak zaku batean ondo bilduta ateratakoak bakarrik jasoko direla adierazi du Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak,
bestela, puntu horretan bilketa ez dela egingo jakinaraziz.

Plastikoa ateratzeko egunei dagokienez, honakoak izango dira: Urtarrilak 26, otsailak 23, martxoak 23, maiatzak 25,  uztailak 27,  irailak 28, urriak 26 azaroak 23 eta abenduak 28. Arratsaldez utzi beharko dira plastikoak, honako lekuetan, baina, beste nonbait nahi duenak, edo bilketa lekuren bat aldatzea nahi duenak telefonoz deitu dezake 943 76 25 47 zenbakira.

Bilketa lekuak:

Eskoriatzan: Zarimutzeko bidegurutzean.

Aretxabaletan: Lausita, Izurieta bidegurutzetik 100 m-tara; Bañuetxe, Mendiolako bide parean; eta Oroko bidegurutzean.

Antzuolan: Ekarpen gune ondoan.

Oñatin: Zanartu, Zuazola inguruan; Murgialdai, Asentsio ermitan; Olabarrieta, autobus geltokian; eta Musika Eskola gainaldean.

Bergaran: Ugarrixa, granja parean; Muinondo, trenbide ondoan; eta San Juan auzoko eliza aurreko plazan.

Plastiko bilketa leku hauez batera, noiz behinka, (aurrez derrigorrez telefonoz deitu behar da, bestela ez da pasatzen): Arrasaten: Udala, Bedoña eta Garagartza auzoan; Gatzagan: Dorletako bidegurutzean; eta, Bergaran: Elosu, Santutxun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak