Lanbideren ikastaroei buruzko informazio-saioa emango du Mondragon Unibertsitateak

Uxue Igarza Loiola 2021ko urt. 7a, 11:40

Urtarriletik uztailera bitartean, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak hamar ikastaro baino gehiago abiatuko ditu langabeentzat edota kontratu partziala dutenentzat. Azaldu dutenez, helburua bertaratzen direnak birtrebatzea eta lan-mundura igarotzen laguntzea da.

Urtarrilaren 12an izango da informazio-saioa, 15:00etatik 17:00etara, Iturripeko campusean. Parte hartzeko, cursosingenieria@mondragon.edu helbidera idatzi edo fakultateko web-orrian dagoen inprimakian eman beharko da izena. Saioa aurrez aurre edo online egitea aukeratu ahalko dute interesdunek, eta antolatzaileen esanetan, Lanbideren ikastaro guztiei buruzko "informazio zehatza" emango da bertan.

Hamar ikastarotik gora

Lanbidek aukera eman dio Mondragon Goi Eskola Politeknikoari, datozen bi urteetan Debagoieneko profesionalak birtrebatzeko. Horretarako, hamar ikastaro baino gehiago emango dituzte, eta heren bat enplegagarritasun-gaitasunak hobetzeko bideratuko da. 

Ikastaroak astelehenetik ostiralera izango dira, 14:30etik 19:30era, eta enpresako praktiketako egonaldia izango dute. Honako hauek dira momentura arte aurkeztu dituztenak: fabrikazio mekanikoko produktuen diseinua; fabrikazio mekanikoko produkzioa kudeatzea; industria-ekipoen mantentze eta muntatze mekanikoa; txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa; pieza polimerikoen moldeen eta aleazio arinen fabrikazioa; urraduraren, elektrohigaduraren eta prozedura berezien bidezko mekanizazioa; mekanizazio, konformazio eta muntaketa mekanikoko produkzioa; eta automatizazio industrialeko sistemen proiektuak garatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak