Arantzazuko, Elosuko eta Pagatzako errepideak itxita daude

Mirari Altube Arrese 2021ko urt. 5a, 07:45

Leintz Gatzagako errepidea urtarrilaren 4an.

Azken egunotan legez Arantzazuko errepideak Oñatin eta Elosura doanak Bergaran itxita jarraitzen dute elurragatik Trafiko Sailak adierazi duenez eta Elgetan, Pagatzako mendateak ere bai, gaur goizeko lehen orduetan. Euskalmetek jakinarazi du goiz partean zaparradak izango badira ere arratsaldean atertzera egingo duela.

Debagoieneko mendateen egoera honakoa da 12:00ak bueltan:

  • Arantzazu: itxita ibilgailu guztiendako.
  • Arlaban: kontuz gidatzeko gomendioa.
  • Deskarga: kontuz gidatzeko gomendioa.
  • Elosua: itxita ibilgailu guztiendako.
  • Leintz Gatzaga: kontuz gidatzeko gomendioa elurragatik.
  • Kanpanzar: kontuz gidatzeko gomendioa, elurra eta izotzagatik.
  • Karabieta: kontuz gidatzeko gomendioa, elurra eta izotzagatik.
  • Kruzeta: kateak behar dituzte ibilgailu guztiek elurragatik.
  • Pagatza (Elgeta): Bizkaiko partean itxita ibilgailu guztiendako, elurragatik.
  • Pagatza (Elgeta): Gipuzkoako partean, itxita ibilgailu guztiendako, elurragatik.
  • Udana: kontuz gidatzeko gomendioa.

Informazio eguneratua hemen.

Arratsaldean atertzera

Goizean zaparradak izango direla jakitera eman du Euskalmetek, Kantauri isurialdean batez ere, eta elur-kota 200 eta 400 metro artean egongo da. Arratsalderako, ostera, atertzera egingo du. Tenperatura maximoak 3 eta 7 gradu artean egongo dira eta izotza izango da protagonista gauean, batez ere Araban.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak