Arantzazu eta Elosua itxita daude

Mirari Altube Arrese 2021ko urt. 4a, 07:34

Arantzazu elurtuta urtarrilaren 3an.

Bi horiek itxita egoteko arrazoi nagusiak elurra eta izotza dira Trafiko Sailak zehaztu duenez. Euskalmetek jakitera eman du abisu horiak martitzen eguerdira arte iraungo duela, elur-kota 200 eta 400 metro inguruan egongo delako.

Debagoieneko mendateen egoera honakoa da 14:00ak bueltan:

  • Arantzazu: itxita ibilgailu guztiendako, elurra eta izotzagatik.
  • Arlaban: kontuz gidatzeko gomendioa.
  • Deskarga: kontuz gidatzeko gomendioa, elurra dagoelako.
  • Elosua: itxita ibilgailu guztiendako, elurra eta izotzagatik.
  • Leintz Gatzaga: kontuz gidatzeko gomendioa elurragatik.
  • Kanpanzar: kontuz gidatzeko gomendioa.
  • Karabieta: kontuz gidatzeko gomendioa, elurra eta izotzagatik.
  • Kruzeta: kontuz gidatzeko gomendioa, elurra eta izotzagatik.
  • Pagatza (Elgeta): Bizkaiko partean, kontuz gidatzeko gomendioa, elurragatik.
  • Pagatza (Elgeta): Gipuzkoako partean, kontuz gidatzeko gomendioa, elurragatik.
  • Udana: kontuz gidatzeko gomendioa.

Informazio eguneratua hemen.

Abisu horia elurragatik martitzena arte

Euskalmetek jakitera eman du abisu horia izango dela urtarrilaren 5a, 12:00ak bitartean, 200 eta 400 metro artean egingo duelako elurra. Prezipitazio txikia izango dela gaur eta bihar gaineratu du eta Kantauri isurialdean txingor zaparradak ere izan daitezkeela. Abisu horiari eutsi egingo diote eguazten gauerdia arte, tenperatura baxuengatik eta izotza egingo duelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak