Presoen eta gudarien omenezko urteroko igoera egin dute Intxortara

Hasier Larrea 2021ko urt. 3a, 13:35

Urteko lehen domekan egiten duten legez, aurten ere igo dira Intxortara Elgeta, Arrasate, Bergara, Elorrio eta Oñatiko zenbait herritar, besteak beste.

Eguraldi txarrari aurre eginez gudariei omenaldia egiteko elkartu dira hainbat lagun, aurten ere, Intxortan. Bizi dugun pandemia egoera kontutan hartuta, ekitaldi azkarra egin da aurten, momentu oro, bertaratuak musukoa jantzita ibili direlarik. Ondoren, argazkia atera da.

Eguerditik aurrera Bergaran egin ohi duten poteoa, txistulari eta guzti, ezin izan dute gaur egin. Datorren urterako laga behar izan dute, beraz. Euskal preso eta gudariei Intxortan urtero egiten zaien omenaldia, gutxienez, ez du COVID-19ak oztopatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak