Arantzazu eta Elosua itxita, izotzagatik

Eneko Azkarate Laspiur 2021eko urtarrilaren 3a

Itxita daude izotzagatik Arantzazu eta Elosua. Debagoieneko gainerako mendateak zabalik daude, baina arretaz gidatzea gomendatzen du Trafiko zuzendaritzak.

12:00etan, honakoa zen Debagoieneko mendateen egoera:

  • Arantzazu: itxita ibilgailu guztiendako, izotzagatik.
  • Arlaban: zabalik ibilgailu guztiendako.
  • Deskarga: kontuz gidatzeko gomendioa. Elurra.
  • Elosua: itxita ibilgailu guztiendako, izotzagatik.
  • Leintz Gatzaga: kontuz gidatzeko gomendioa. Elurra.
  • Kanpanzar: zabalik ibilgailu guztiendako.
  • Karabieta: zabalik ibilgailu guztiendako.
  • Kurtzeta: kontuz gidatzeko gomendioa.
  • Pagatza (Elgeta): Bizkaiko partean, kontuz gidatzeko gomendioa. Elurra eta izotza.
  • Pagatza (Elgeta): Gipuzkoako partean, kontuz gidatzeko gomendioa. Elurra eta izotza.
  • Udana: kontuz gidatzeko gomendioa. Elurra.

Informazio eguneratua, hemen.

Elosuko mendatea, atzo goizean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak