Alerta laranja ezarri dute zapaturako elurragatik

Mirari Altube Arrese 2020ko abe. 31a, 11:33

Elgeta inguruak elurtuta, abenduaren 29an.

Mendietatik behera jaitsiko dela elurra datozen orduetan iragarri du Euskalmetek. Gaur, iluntze partetik aurrera, 500 eta 600 metro artean kokatuko da elur maila; bihar, egubakoitza, gauean 300 eta 500 metrora jaitsiko da; eta zapatuan, 200 eta 400 metro artera.

Gaur, Gabon zahar eguna, elur-kota 1.000 eta 1.200 m inguruan egongo dela egunaren lehen partean adierazi du Euskalmetek, eta arratsalde-gauean jaisten joango dela, 500 eta 600 metrora kokatu arte. Bihar, egubakoitza, ere horren buletan izango da elur-kota, eta gauean, 300-500 metrora jaitsiko da.

Zapaturako, ostera, alerta laranja ezarri dute, elur-kota 200 eta 400 metro artean egon daitekeelako. Hiru egunotan zaparrada txikiak eta ertainak botako dituela ere iragarri du Euskalmetek, ugariagoak kantauri isurialdean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak