Urteko zenbakirik bereziena

Eneko Azkarate Laspiur 2020ko abe. 29a, 20:00

Abenduaren 30ean banatuko den Goienaren urtekariaren azala.

Bihar, abenduak 30, banatuko da etxerik etxe Goiena Urtekaria 2020, Goienaren urteko azken aldizkaria. Berezia izango da: urteko gertaera nagusiekin batera, hainbat erreportaje, analisi eta testigantza jasoko ditu. 20.000 ale argitaratu dira.

Koronabirusak baldintzatutako urtea da 2020 eta izurrite globala da aurtengo urtekariaren protagonista nagusia, editorialetik hasita. Urteko gertaera nabarmenenak, hilabetez-hilabete, jasotzen ditu urtekariak.

Lau erreportaje zabal

Horretaz gain, lau erreportaje zabal: lehenengoan kontatzen da pandemiak Debagoienean utzi dituen ondorioak: kutsatuak, hildakoak –zaharren egoitzetakoak barne–…, herririk herri. 2020 honetan COVID-19aren ondorioz, protagonista izan diren 15 debagoiendarren testigantzak ere jasotzen ditu erreportaje zabal horrek.

Bestetik, ekonomiaren, kirolaren eta kulturaren alorretan, amaitzera doan urte bereziak eman duenaren gaineko erreportaje bana jasotzen du aldizkariak. Horretaz gain, urteko protagonista debagoiendarrak nortzuk izan diren ere bai. 20 herritarren Pozak eta penak… Eta, amaieran, 2021 urtea eta hurrengoak, hau da, geroa, nola ikusten duten aztertu dute lau adituk, iritzi artikulu banatan: Ibane Abasolok, Iñaki Casasek, Iban Perezek eta Jone Alaitz Uriartek.

Gertukoa zaintzea

2020 urtea inflexio puntua izango ote den aztertzen du editorialean Goiena Urtekaria 2020 aldizkariak. Azpimarra jarriz maite den gertuko hori, bertakoa dena –denda, taberna, jatetxe, negozio txiki, enpresa, komunikabide…– zaintzeak daukan garrantzian, pandemia osteko aro ziurtasunik bakoan. 

2001tik dihardu Goienak Urtekaria argitaratzen. Aurretik, Arrasate Press-ek edota Berrigara-k egiten zuten moduan. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak