I+G+Bko 54 proiektu garatzeko laguntza bideratuko du Aldundiak

Uxue Igarza Loiola 2020ko abe. 28a, 15:54

Foru Aldundiak jakinarazi du I+G+B proiektuak garatzeko eta azpiegitura eta ekipamendu aurreratuetako inbertsioei ekiteko 4.315.000 euro bideratuko dituela. Horietako proiektu bat Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren dilatometroa da.

Guztira, 31 zentro, fakultate eta unibertsitate-erakunde eta 54 proiektu izango dira deialdiaren onuradunak; tartean, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren dilatometroa.

Ekonomia Sustapeneko diputatu Jabier Larrañagak adierazi du susperraldi ekonomikoa lortzeko, ezinbestekoa dela familia eta enpresetan sortutako premiei "aurre egitea" eta epe laburrean "jarduerari eustea", baina batez ere lehiakortasuna jarri du jomugan: "Begirada altxatu behar dugu, eta gure eredu sozioekonomikoaren etorkizuneko oinarriak jarri behar ditugu; eta helburu kolektibo hori lortzeko, ezin zaio uko egin berrikuntzaren eta ikerketaren aldeko apustuari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak