Jordi Llopisek eman du lehenengo prestakuntza; zehazki, bakarkako taktikaren akatsak hautemateaz eta zuzentzeaz aritu da. Ondoren, Jon Txakartegik jolasguneen araberako blokeo zuzenaren defentsa izan du aztergai.
Ointxeko kideek Eskoriatza, Bergara eta Oñatiko saskibaloi taldeetako entrenatzaileei ere luzatu diete bertaratzeko gonbidapena; izan ere, adierazi dutenez, bailararko kluben arteko "loturak sendotzeko" aukera ere eskaintzen dute halako ekimenek. Bestetik, gaurko saioa egiteko Gipuzkoako Saskibaloi Federazioaren, Ikerlanen eta Aretxabaletako Udalaren laguntza izan dutela ere adierazi dute.
