Ia lau milioi euro bideratuko ditu Hezkuntza Sailak unibertsitateetara

Uxue Igarza Loiola 2020ko abe. 26a, 11:03

Mondragon Unibertsitatea, EHU eta Deustuko unibertsitatea izango dira onuradunak, eta Jaurlaritzak azaldu duenez, helburua digitalizazioan egin dituzten inbertsioak finantzatzea da.

Hezkuntza Sailak, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzaren bitartez, 3.934.120 euro bideratu ditu Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten hiru unibertsitateentzat. Azaldu dutenez, pandemiak beste agertoki batzuk sortu ditu eta horiei erantzuteko unibertsitateek egin dituzten inbertsioak finantzatzea dute helburu: "Laguntza hauen helburua da aurreikusitako ikaskuntza-emaitzak arrazoizko neurriz lortzen direla bermatuko duen  urrutiko unibertsitate-prestakuntza garatu ahal izatea". 

Aurrez aurrekoa ez den hezkuntza jasotzeko, ingurune birtualetara konektatzeko lizentziak, bideoak editatzeko tresnak eta arbel elektronikoak eskuratu dira unibertsitateetan; eta baita pantaila interaktiboak, ordenagailu eramangarriak, mikrofonoak eta bozgorailuak ere, bestak beste. Horiek eta beste hainbat tresna erabili eta erosi behar izan dituzte ikasgeletan, eta gastu hori leuntzeko asmoz abiatu du Hezkuntza Sailak laguntza. "Unibertsitateak hobeto  prestatuta egongo dira digitalizazioaren erronkari heltzeko", gehitu dute. Bukatzeko, adierazi dutenez, 56.000 ikasle eta 9.000 langile inguru izango dira "laguntzen onuradunak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak