Bailarako ostalariek manifestazioa deitu dute astelehenerako

Uxue Igarza Loiola 2020ko abenduaren 26a

Hilaren 28an, 18:00etan abiatuko da protesta Arrasateko Maiatzak 1 plazatik, eta Arrasate, Eskoriatza, Aretxabaleta eta beste hainbat herritako tabernariak elkartuko dira.

Deba Gorriko Sostalariak taldea da zehazki mobilizazioa deitu duena. Aldarrikapenen artean, erreskaterako eskaera egingo dute langileek; uste dute "emandako hitza betetzea" dagokiela agintariei.

Antolatzaileek herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbidapena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak