Aldaketak hondakinen bilketan Gabonetarako

Jone Olabarria 2020ko abe. 23a, 11:58

Bergaran eta Arrasaten izan ezik, gabon egunei begira eguaztenetan jasoko dira traste zaharrak bailarako herrietan. Oñatiren kasuan, hilaren 24an eta 31n eguerdian egingo da ohiko hondakin bilketa. Garbiguneak goizez arituko dira, baita ibiltariak ere.

Gabon eta jaiegunei begira hondakinen bilketa zerbitzuan aldaketak iragarri ditu Debagoieneko Mankomunitateko honda-kinen kudeaketa bulegoak. Sasoi honetan sortzen den hondakinen kopurua "nabarmen" igotzen dela kontuan hartuta, "batez ere otorduetan sorturiko organikoa eta baita paper-kartoi eta plastikozko bilgarriak", Mankomunitateak hainbat gomendio helarazi nahi izan dizkie herritarrei: "Hondakinak murrizte aldera, erabilera bakarreko materialak ekidin eta kudeaketa arduratsua egin, hondakinak berezi, eta gai bakoitza dagokion atalean bota".

Gogorarazi dute edukiontzien eta esekitokien kanpoaldean hondakinik ezin dela utzi, "kaleak txukun mantentzea guztion ardura baita". Gabonetan soilik ez, baina azpimarratu dute organikoa poltsa konpostagarrian edo poltsarik gabe zuzenean bota behar dela.

Aldaketa zehatzak

Mankomunitatetik adierazi dutenez, Gabonetako hondakinen bilketa zerbitzuan aldaketak emango dira eta hemen aldaketa horien egun eta ordutegiak:

Traste zaharren bilketa zerbitzua:

  • Aretxabaleta, Eskoriatza, Elgeta, Leintz-Gatzaga, Antzuola eta Oñati: Abenduaren 23an (asteazkena) eta abenduaren 30ean (asteazkena) atera beharko dira ohiko ordutegian, aurrez 943 711938 erantzungailuan mezua utzi ondoren. Ohiko bilketa egunean, osteguna, ezingo dira atera.
  • Arrasate eta Bergara: Ohiko bilketa egunak bere horretan mantentzen dira.

Herritarren bilketa zerbitzua:

  • Oñati: Abenduaren 24 eta 31an hondakinak eguerdiko 13:00etarako atera beharko dira, gauean ez da bilketa zerbitzurik izango.

Garbiguneak:

  • Abenduaren 24 eta 31an goizeko ordutegian soilik: 9:00 - 13:30
  • Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta urtarrilaren 6an itxita.

Garbigune ibiltaria:

  • Abenduaren 24an Arrasaten: 14:00etarako erretiratuko da.
  • Abenduaren 31an Oñatin: 14:00etarako erretiratuko da.
  • Urtarrilaren 5ean Eskoriatzan: 14:00etarako erretiratuko da.

Industriguneetako bilketa zerbitzuari dagokionez, enpresei zuzenean emango zaie aldaketen berriz korreo elektroniko bidez. Mezurik jaso ez dutenek eta argibideak jaso nahi dutenez 943504721 telefonora deitu dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak