Jaurlaritzak aurrekontu guztiaren %25 bideratu nahi du hezkuntzara

Uxue Igarza Loiola 2020ko abe. 22a, 13:39

Eusko Jaurlaritzak 3.108,1 milioi euroko partida aurreikusten du Hezkuntza Sailarentzat. Iazkoa baino %5,7 zabalagoa da, eta besteak beste 5. mailatik gorako ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria izatea proposatzen du.

Aurtengoak baino 168,9 milioi euro gehiago ditu Hezkuntza Sailak 2021erako aurkeztu duen aurrekontuak. Bildarratz sailburuaren proposamenen barruan, Digitalizazio Plana, trantsizio berdea eta ikerketa-politiken indartzea daude, besteak beste. Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu guztien %25a da hezkuntzara bideratu nahi dena.

Beka eta laguntzetara, premia bereziak dituzten ikasleentzako arretara, haur-eskoletara, Lanbide Heziketako zentroetara eta Unibertsitateetako ikerkuntzara bideratuko da dirua, baina Digitalizazio Plana da Bildarratzek azpimarratu duena: "Ikastetxeen alfabetizazio digital integralean aurrera egin nahi da, profesionalen eta ikasleen trebakuntza indartuz. Horretarako, kalitatezko prestakuntza-prozesua erraztuko duten azpiegiturak eta tresnak izango dira, teknologiaren eremuan ekitateari eta aukera-berdintasunari erantzungo diotenak".

Azaldu duenez, 2021ean 35 milioi euro inguru erabiliko dira, besteak beste, ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Batxilergoko 2. mailara bitarteko ikasle guztiek beren ordenagailu eramangarria izan dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak