Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean bizitako hezkuntza eraldaketa jaso dute liburu batean Ainara Imaz eta Nagore Ipiña ikertzaileek. Azaldu dutenez, fakultatean abiatutako hezkuntza eraldaketarako esperientzia kolektiboaren berri ematea da helburua: "Xede garbia du: eskaintzea formazio integrala eta kalitatezkoa, hobetzea etorkizuneko belaunaldiaren prestakuntza eta prestatzea pertsonak aurre egingo dietenak XXI. mendeko hezkuntzaren erronkei".
Hala, liburuan, etorkizuneko irakaslearen profilak, hezkuntza eredu berriak eta egiteko modu berriak azaldu dituzte; izan ere, egileen ustetan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako hezitzaileen prestaketan –eta beraien profil pertsonal zein profesionalaren garapenean–, beharrezkoak dira "sakoneko aldaketak".