Fagor Elektronika eta Mondragon Taldea ChainGO startupeko akziodunak dira

Uxue Igarza Loiola 2020ko abe. 21a, 10:25

ChainGO startup espainiarrak logistika-industriarako software-soluzioak garatzen ditu blockchain teknologian oinarrituta, eta arrakastaz itxi du urtea: guztira, 950.000 euroko inbertsioa lortu du.

Marcos Sanchez Fagor Elektronikaren Smart Data Services enpresaren Negozioko zuzendariak azaldu du "hainbat irtenbide" eskaintzen dituztela kudeaketa logistikorako eta garraiorako softwarean. Hala, enpresei "prozesu logistikoak optimizatzen" eta "eragiketa logistikoak errentagarri egiten" laguntzen dutela dio, eta aukera ona dela startupean sartzea: "Aukera paregabea da ChainGO lantaldean sartzea, hasiera-hasieratik feeling ona izan da bi konpainien artean, eta, gainera, akordio estrategiko bat egin dugu gure produktuen arteko sinergiak garatzeko (…). Uste dugu asko ikas dezakegula ChainGO giza taldearengandik".

Fagor Elektronicak Mondragon Taldeko Sustapen Zentroaren laguntza izan du inbertsioa egiteko; Mondragon Sustapen Funts korporatiboaren bidez egin ahal izan dute, zehazki. Inbertsio-prozesuak bultzada eman dio ChainGO enpresa espainiarrari.

ChainGOren helburua, nazioartera igarotzea

ChainGO Tech Cemex, Acciona edo Volans Maritimerekin lan egiten duen espainiar startupa da. Bere egitekoa prozesu logistikoak blockchain bidez digitalizatzea da. Orain, mugak irekitzea dute helburu, Europan eta Estatu Batuetan kokatuz eta merkatu nazionalean duen presentziari eutsiz. 
 
Jordan Sorensen eta Andres Garrido dira startuparen sortzaileak. Lehenengoaren dokumentazio arazoek eta Txinara ardoa esportatzeko bigarrenaren eraginkortasun arazoek  batu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak