Euskal errepublika helburu, lehen batzar nazionala egin du Ehun ekimenak Oñatin

Julen Iriondo 2020ko abe. 19a, 21:21

Funtzionamenduari buruzko erabakiak hartu dituzte Ehun ekimeneko kideek, eta Bostekoa onartu dute: "Euskal errepublikaranzko bide arrakastatsu batek emantzat eduki behar dituen bost ideia dira. Burujabetza iraultza posible egingo duen oinarriak dira. Azken finean, Bostekoa, Ehunen ideologia agerian jartzen duten bost puntuak dira", azaldu dute.

Hauxe da Ehunen Bostekoa, jakinarazi dutenez:

  1. Espainian eta Frantzian ez dago konponbiderik: Espainian eta Frantzian oinarrizko arazoak konpontzea ezinezkoa da. Jendarte justu bat izateko aukera bakarra euskal errepublika da.
  2. Aldebakartasunak indartzen gaitu: Aldebakarrez egiten diren ekintza egokiek burujabeago egin eta indar posizioa ematen digute. Aldebikotasun hutsak ahuldu besterik ez gaitu egiten.
  3. Burujabetzak gureak dira: Burujabetzak kendu dizkigutenek ez digute, beraien borondatez, burujabetzarik itzuliko. Horregatik, burujabetza aldarrikatzetik (aldebikotasuna) praktikan jartzera pasatu behar dugu (aldebakartasuna). Baimenik eskatu gabe. Errespetatu gaitzatela eskatu beharrean, guk gure burua errespetatuz, alor guztietan, erabakitzen dugun hori martxan jartzen hasi behar dugu. Burujabetza iraultza hau izango da gehiengo independentista sortzen lagundu eta Euskal Errepublikarako bidearen motorra.
  4. Herriak du boterea... eta gidaritza: Burujabetza iraultzak, alderdi politikoen gidaritza beharrean, jendarte antolatuarena bilatu behar du. Jendartea da protagonista; horregatik, soilik ikusle papera egokitzen dioten bideak baztertu behar dira. Politikaren deselitizazioa derrigorrezko elementua da independentista aktiboak sortzeko. Herriaren onerako bada, herriak gidatu dezala.
  5. Gauzen egoera konfrontatuz aldatzen da: Euskal errepublikara eramango gaituen burujabetza iraultzak talka sortuko du, konfrontazioa sortuko du. Horregatik, konfrontazioaren pedagogia egitea ezinbestekoa da. Borrokatzea balio positiboa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak