EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek, Ezker Anitza-IUk eta ELA, LAB eta Steilas sindikatuek elkarretaratzeak deitu dituzte, beste zenbait eragileren babesarekin, Euskal Herriko herri guztietan Bateragune auziaren epaiketa errepikatu egingo dela salatzeko.
Protestak Auzitegi Gorenaren erabakiaren aurka
Auzitegi Gorenak Bateragune auzia errepikatzea erabaki du aste honetan. Batasuna birsortzea leporatuta, Arnaldo Otegi eta ezker abertzaleko beste lau kideri sei urteko kartzela-zigorra ezarri zieten, eta bete zuten, baina Europako Giza Eskubideen Auzitegiak bertan behera utzi zuen ebazpena epaileak inpartzialtasunik ez zuelako izan. Protestak antolatu dituztenen arabera, Auzitegi Gorenaren erabaki horrek "kezka handia sortu du oinarrizko eskubide demokratikoen kontrako erasoa den heinean". Egoeraren "larritasunaren" aurrean, "erabaki judizialari erantzun irmo eta askotarikoa" emateko deia egin dute.
Horregatik, zapatuan, 12:00etan Debagoieneko herrietako plazetan ere izango dira elkarretaratzeak.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak