Tokikom Sarien bosgarren edizioak komunitatearen saria ere banatuko du

Imanol Beloki Unamuno 2020ko abe. 17a, 10:27

2020an ere Tokikom sariak banatuko dituzte. Gaur, abenduak 17, izango da ekitaldia eta 19:00etan, Tokikom sareko hedabideen webgunetan zuzenean ikusteko aukera izango da. Bosgarren urtez jarraian, eta inoiz baino baldintza bereziagoetan, toki komunikabideetan egiten den kazetaritza lan bikaina aldarrikatu eta gizarteratzeko asmoz, Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik gidatuko dute saioa.

Tokikom sarien helburua sarritan ezezaguna den toki komunikabideen lan profesionala aldarrikatu eta gizarteratzea da, eta horretarako hiru sari ezberdin banatzen dira urtero: azalik onena, edukirik onena, eta ikus-entzunezkorik onena. Aurten, gainera, publikoak bozketa bidez erabakitako Komunitatearen saria ere izango da.

Ekitaldia zuzenean, Tokikom sareko hedabideen webgunetan

Berez, aurtengo sari banaketa ekitaldia Hernanin egitea tokatzen zen, Kronikak irabazi baitzuen 2019ko edukirik onenaren saria. Baina segurtasun neurriak tarteko, azkenean bertan behera utzi behar izan dute ekitaldi presentziala, eta haren ordez, sari-banaketa telebista saio baten bidez egingo dute. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregile ezagunek gidatuko dute saioa, umore klabean beti ere, ekitaldi entretenigarri eta originala egiten saiatu dira. Tokikom sareko hedabideen webguneetan ikusi ahal izango da streaming bidez, aldi berean, gaur, abenduak 17, 19:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak