Gabonetako hondakinen bilketa zerbitzuan aldaketak egongo dira

Ainhoa Arana 2020ko abe. 15a, 15:08

Traste zaharren bilketa zerbitzuan, herritarren bilketa zerbitzuan, garbiguneetan eta industriguneetako bilketa zerbitzuetan emango dira aldaketak.

Mankomunidadetik adierazi dutenez, gabonetako hondakinen bilketa zerbitzuan aldaketak emango dira eta hemen aldaketa horien egun eta ordutegiak:

Traste zaharren bilketa zerbitzua:

  • Aretxabaleta, Eskoriatza, Elgeta, Leintz-Gatzaga, Antzuola eta Oñati: Abenduaren 23an (asteazkena) eta abenduaren 30ean (asteazkena) atera beharko dira ohiko ordutegian, aurrez 943 711938 erantzungailuan mezua utzi ondoren. Ohiko bilketa egunean, osteguna, ezingo dira atera.
  • Arrasate eta Bergara: Ohiko bilketa egunak bere horretan mantentzen dira.

Herritarren bilketa zerbitzua:

  • Oñati: Abenduaren 24 eta 31an hondakinak eguerdiko 13:00etarako atera beharko dira, gauean ez da bilketa zerbitzurik izango.

Garbiguneak:

  • Abenduaren 24 eta 31an goizeko ordutegian soilik: 9:00 - 13:30
  • Abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta urtarrilaren 6an itxita.

*Garbigune ibiltaria:

  • Abenduaren 24an Arrasaten: 14:00etarako erretiratuko da.
  • Abenduaren 31an Oñatin: 14:00etarako erretiratuko da.
  • Urtarrilaren 5ean Eskoriatzan: 14:00etarako erretiratuko da.

Industriguneetako bilketa zerbitzuari dagokionez, enpresei zuzenean emango zaie aldaketen berriz korreo elektroniko bidez. Mezurik jaso ez dutenek eta argibideak jaso nahi dutenez 943504721 telefonora deitu dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak