Bertsolari txapelketen zikloa, atzeratuta

Ainhoa Arana 2020ko abenduaren 15a

Argazkia: Gaizka Peñafiel, Xenpelar Dokumentazio Zentroa

2021ean izan behar zuen Bertsolari Txapelketa Nagusiak; aitzitik, aurretik zenbait lurraldetako txapelketekin gertatu bezala, atzeratu egingo da.

Pandemiaren ondorioz, bertso saio ugari bertan behera geratu dira eta bertso eskolek zailtasunak dituzte normaltasunez aritzeko. COVID-19aren hedadura kontuan izanik, parte-hartzaileren bat parte hartu ezinik geratzeko aukera ere dagoela nabarmendu dute antolatzaileek eta, beraz, txapelketa hasi eta bukatzeko bermerik ez daukatela. 

Udazkeneko bi txapelketak atzeratu egin zituzten eta duela zenbait aste 2021eko lehen hilabeteetan jotzekoak ziren txapelketak ere atzeratuko zituztela adierazi zuten. Hala ere, bertsolaritzaz gozatzeko guneak bultzatzen eta antolatzen jarriko dutela indarra adierazi dute antolatzaileek.