Berriz epaituko dituzte Bateragune auziko bost kideak

Uxue Igarza Loiola 2020ko abe. 14a, 16:35

Argazkia: Argazki Press

Espainiako Auzitegi Goreneko hamasei epaileek ahobatez hartu dute erabakia gaur, eta berehala jakinarazi dute Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguezen aurkako epaiketa errepikatuko dutela.

Lehenengo aldia da Giza Eskubideen Europako Auzitegiak baliogabetutako epaiketa bat errepikatzen dela, 2015ean epaiak nola aplikatu arautu zenetik. Nolanahi ere, Berria hedabideak azaldutakoaren arabera, Giza Eskubideen Europako Hitzarmeneko 7. protokoloko 4.2 artikulua oinarri hartuta erabaki dute epaiketa berriz egitea, "auzitegiaren hitzetan, epaiketa bat berriz egitearen debekua salbuesten baitu artikulu horrek". Hala, Goreneko fiskalaren eskaeratik abiatuta, Auzitegi Goreneko epaile taldeak berriz epaituko ditu Bateragune auziko bostak.

Duela hamabi urte atxilotu zituzten, eta 31 urteko kartzela zigorra bete zuten guztien artean. Auziperatuek, dagoeneko argitaratu dituzte haien mezuak sare sozialetan. Rodrigezek "ustezko demokrazia" salatu du: "Sei urte kartzelan eman ondoren, modu erabat bidegabe eta legez kanpokoan, Europa deuseztatu ondoren, eta erakunde hori existitzen ez denean, berriro epaitzea erabaki dute, ETAko kide izateagatik. Bestetik Otegik, "egin irri, irabaziko dugu" adierazi du Twiterren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak