Mondragon Unibertsitateak eta Eroskik hitzarmen bat sinatu dute 'Data Analytics' esparruan

Ainhoa Arana 2020ko abe. 14a, 15:52

Digitalizazioak sortzen duen datu masiboak kudeatzea, bistaratzea eta aztertzea oso garrantzitsua da erakundeentzako eta esparru horretako prestakuntza eta ikerketa indartzeko helburuarekin sinatu dute hitzarmena.

Bi urte inguruko iraupena izango duen hitzarmen honen bitartez, bi erakundeek profesionalen prestakuntza sendotu nahi dute datuen kudeaketari eta azterketari dagokionez, arlo horretan sortuko diren erronkak identifikatuz. Gainera, hitzarmenaren ondorioz, Mondragon Unibertsitateak konpromiso bat hartu du: ezagutza tranferitzeko, datuen esparruan transferentzia-proiektuak egiteko eta Eroskiren negozio-prozesuetan data analyticsen erabilera-kasuak garatzeko konpromisoa. Randsrad Research zentroak egindako txosten baten arabera, bost urtetan 400.000 lanpostu inguru sortuko dira datuen zientziarekin lotuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak