Zer da Batu-Banatu?
Goiena taldeko publizitate-banaketa enpresa. 2006an sortua. Hasieran, Goienak argitaratutako produktuak banatzeko beharrari erantzuteko. Horrela, astero, GOIENA aldizkariaren 19.000 ale banatzen ditugu Debagoieneko bederatzi herrietan; eta, horrekin batera, Puntua aldizkariaren 4.000 ale. Urtean behin, 19.000 gida komertzial ere banatzen ditugu. Bestalde, Debagoienean publizitate-banaketa enpresa gutxi daude, eta, ikusita premia bazegoela, banaketaren esparruan murgildu ginen buru-belarri, eta, gaur egun, enpresen, entitate publikoen eta ikastetxeen banaketa ugari egiten ditugu; postontzietara, gehienbat.
Non dago enpresa?
Arrasaten. Zehazki, Otalora Lizentziaduna 31n.
Zenbat langileko lantaldea duzue?
Hogei pertsonaz osaturiko taldea gara eta Debagoieneko bederatzi herrietan gaude banatuta: Arrasaten bost banatzaile dabiltza; Aretxabaletan, hiru; Bergaran, hiru; OÒatin, hiru; Eskoriatzan, bat; Leintz Gatzagan, bat; Aramaion, bat; Antzuolan, bat; eta Elgetan, bat. Auzoetan banatzen duten sei pertsonak ere asko laguntzen digute.
Nola egiten duzue lan? Zein baliabiderekin?
Orain dela hiru urte, geuretako propio sorturiko aplikazio teknologiko berezi bat erabiltzen hasi ginen banaketa mota batzuk egiteko. Hau da, banaketa pertsonalizatuak egiteko. Esaterako, GOIENA aldizkaria, Puntua, hainbat aldizkari, gutunak, egutegiak… Banatzaileek mugikorrean aplikazioarekin ikusten dute non utzi behar duten bezeroak eskatutakoa. Aplikazioaren bidez lortzen da banatzaileen eta arduradunaren arteko komunikazio zuzena, eta momenturo ikusi dezakegu dauden arazoak, dauden aldaketak... Beraz, banaketa bakoitzaren jarraipen zuzena eta sakona egiten da. Honek eraginkorrago bihurtzen du banaketa.
"Banatzen ditugu aldizkariak, neurri guztietako esku-orriak, agendak, egutegiak, gutunak, liburuxkak… "
Zein da zuen lan esparru geografikoa?
Jeneralean, Debagoieneko bederatzi herrietan mugitzen gara, gure bezero nagusiak zona honetakoak direlako. Hala ere, Debabarrenean, Urola Garaian eta Gasteiz aldean ere banaketak egin ditugu. Izan ere, prest gaude bezeroaren beharretara egokitu eta beste leku batzuetan ere banatzeko.
Zein da negozio esparrua?
Negozio mota guztiei zerbitzua ematea da gure helburua. Negozio guztiek dauzkate produktuak edo zerbitzuak euren bezeroei erakusteko, sustatzeko, eta, hori erakusten ez badute, jendeak, askotan, ez dauka horren berri.
Edozer gauza banatzen duzue?
Ez. Azpimarratzekoa da guk informazioarekin eta publizitatearekin lotutako banaketa egiten dugula, ez gara paketeria-mezulariak. Banatzen ditugu aldizkariak, neurri guztietako esku-orriak –diptikoak, triptikoak, A5, A4–, agendak, egutegiak, gutunak, txostenak, liburuxkak…
Zeintzuk dira zuen bezero nagusiak?
Asko, eta esparru askotarikoak: ikastetxeak, alderdi politikoak, dendak, negozioak, udalak, enpresak... Batzuk aipatzearren: Arrasateko, Oñatiko, Aretxabaletako eta Antzuolako udalak; Debagoieneko Mankomunitatea; Mariaren Lagundia ikastola, San Martin Agirre ikastetxea…
Eta eskaintzen dituzuen zerbitzuak?
Zabalik gaude eskatzen dizkiguten informazio edo publizitate banaketa mota ezberdinetara, baina, jeneralean, honako hauek: banaketa masiboa postontzi guztietan –eskuorriak eta aldizkariak izan daiteke–; banaketa pertsonalizatua bezero edo hartzaile konkretuei; GOIENA aldizkariarekin batera enkarteak –egubakoitzetan–; kartelak itsatsi; autoz autoko banaketa…
Gehien eskatzen den zerbitzua?
Bezeroek euren zerbitzuak edo produktuak ahalik eta jende gehienarengana iristea nahi dute. Horregatik, gehien eskatzen digutena da etxez etxeko banaketa masiboa. Dena den, banaketa pertsonalizatuak ere oso erabiliak dira: gutunak, egutegiak eta eskaintza bereziak.