Adimen artifizialean oinarritutako proiektu aitzindariaren buru

Imanol Beloki Unamuno 2020ko abenduaren 11

Aizea Lojo eta Nerea Ayestaran, proiektuaren koordinatzailea eta ikerlaria. Argazkia: Ikerlan

Ikerlan-en gidaritzapean, makinei autodiagnostikoa egiteko aukera emango dien proiektua garatzen ari dira.

FRACTAL Europako proiektu aitzindari bat da, Ikerlanek sustatua eta gidatua, eta bere asmoa da adimen artifizialean oinarritutako digitalizazio soluzio bat sortzea, makinak auto diagnostikatzeko gai izan daitezen, ingurunera egokitu, akatsak aurreikusi eta akatsak gertatu baino lehen konpontzeko. Horretarako, hardware eta software soluzio bat garatuko du, makinei adimena eta gaitasun kognitiboak emango dizkiena eta hainbat sektoretan aplikatu ahal izango dena, hala nola energian, garraioan eta industrian. Ikerlanek EFECS 2020 ekitaldian –Osagai eta Sistema Elektronikoen Europako Foruma– aurkeztu du proiektua, osagai eta sistema elektronikoen erreferentziazko Europako foroan.

FRACTALek 15,7 milioi euroko aurrekontua du hiru urterako, Europako Batzordeak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak ECSEL programaren bidez emandakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak