Arizmendik Ibarran jokatuko du zapatu arratsaldean

Hasier Larrea 2020ko abe. 11a, 06:00
Arizmendi boleibol taldea, Jatorkideren aurkako partidan.

Zapatuan, 17:00etan, Bera Bera Bultz taldea jasoko dute; donostiarrak Euskal Ligako lehenengo mailako hirugarren sailkatuak dira, lau partida irabazita.

Azkenaldiko bolada txarrari amaiera emateko asmoz irtengo dira kantxara Arizmendiko boleibol taldeko gizonezko jokalariak. Lau neurketa jokatuta, garaipen bakarra eskuratu dute Euskal Ligan debutatzen ari diren mutilek.

Zapatuan, 17:00etan, Bera Bera Bultz taldea jasoko dute; donostiarrak Euskal Ligako lehenengo mailako hirugarren sailkatuak dira, lau partida irabazita.

Aurreko asteburuan ez zuten partidarik jokatu Leintz bailarako ordezkariek, atseden-astea tokatzen zitzaielako; pilak kargatzeko aukera eduki dute, beraz. Lan-saioetan prestatutakoa baliatzera aterako dira jokalariak Ibarrako kiroldegiko boleibol pistara, baita eskarmentu handiagoa duten aurkariei ezustekoren bat edo beste ematera ere. Urteko azken aurreko neurketa izango da Arizmendirentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak