Eskoriatzako Jose Aranako hiru egoiliarrek gainditu dute gaixotasuna, eta seik jarraitzen dute kutsatuta

Maialen Santos 2020ko abe. 8a, 17:18

Gipuzkoako Foru Aldundiak aditzera eman duenez, azken orduetan Eskoriatzako Jose Arana adinekoen egoitzako hiru lagun sendatu egin dira. Horrenbestez, sei dira egun COVID-19 gaitzarekin jarraitzen dutenak.

Gainontzekoan ez dago aldaketarik Debagoienean; Aretxabaletako GSR Debagoiena egoitzan bost egoiliarrek jarraitzen dute gaitzarekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak