Abisu horia ezarri dute martitzen osorako; euri zaparradengatik, eta elurra ere egin dezakeelako

Maialen Santos 2020ko abe. 8a, 10:21

Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du martitzen osorako –00:00tik 24:00ra– euri zaparradengatik eta barnealdean egin dezkaeen elurrarengatik. 

Segurtasun Sailak azaldu duenez, kantauri isurialdeko zenbait tokitan 24 ordutan 60 litro pila daitezke metro karratuko. Toki batzuetan etengabean egingo du euria, eta ekaitza eta kazkabarra ere egin dezake. 

Elur kota 700-900 metro artean

Era berean, martitzen osorako abisu horia ezarri dute elurra egin dezakeelako barnealdean. Hain justu, elur-kota 700 eta 900 metro artean egongo da egunean zehar, eta posible da gauean 600 metroraino jaistea. 

Elurrarengatik ezarritako abisu horia mantendu egingo da biharko egun osoan, eguaztena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak