DA PRO! ekimena, bigarrenez

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko abe. 4a, 13:13

Mikel Markez, aurkezten, iaz egin zuten DA PRO! ekimenean. Argazkia: Musika Bulegoa.

Musikarien eta programatzaileen arteko topagunea da DA PRO! ekimena, Musika Bulegoa elkarteak Gerediaga elkartearekin elkarlanean iaz abiatutakoa. Gaur ari dira Durangoko San Agustin Kulturgunean egiten. "Aurten eta euskaraz argitaratutako lanak dira guztiak. Euskadiko Antzoki Sarearekin egiten ditugu halako ekimenak eta aproposa iruditu zitzaigun musikarekin lotutakoa Azokan egitea", dio Musika Bulegoa elkarteko Arkaitz Villarrek.

Euskal Herriko hamabost musikarik eta taldek hartu dute parte aurten, eta horien artean dago Oñatiko Mila Modu taldea. "Gure ardatzak eta helburuak eta gure zuzenekoak zelakoak diren azalduko dugu bideo baten bidez, eta, horrez gain, Boza free kantua formatu akustikoan eskainiko dugu", azaldu du Mila Modu taldeko kide Xabier Yanizek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak