Manifestazioak egingo dituzte bailarako pentsiodunek bihar

Xabi Gorostidi 2020ko abe. 4a, 08:43

Arrasaten, Bergaran eta Oñatin egingo dituzte, 12:00etan, Toledoko Itunaren murrizketen aurka. Herriko plazetatik abiatuko dira manifestazioak, eta maskara jantzita eta segurtasun tarteak mantenduz aritzeko eskatu dute antolatzaileek. 

Bergaran, esaterako, astelehenean egindako prentsa agerraldian iragarri zuten zapatuko manifestazioa: "Toledoko Itunaren gomendioek agerian utzi dute gezur handia dela gizarte-segurantza publikoa defendaezina dela, eta hor ikusten da sistema mantentzeaz bestelako helburuetarako erabili direla funtsak. Era berean, ofizial egiten da pentsioen igoera KPI errealarekin lotuta egongo dela, baina gomendio horiek desabantaila asko dakartzate berekin", adierazi zuten.

Arrasaten, adibidez, manifestaziora begira, hainbat eragileren atxikimendua batu dute pentsiodunek. Horien artean daude, besteak beste, ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuak, AGAKO eta Arrasateko Mugimendu Feminista.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak