Jostailu bilketa abiatuko du Debagoieneko Gurutze Gorriak aurten ere

Uxue Igarza Loiola 2020ko abe. 3a, 11:38

Bailaran zaurgarritasun egoeran dauden 278 haurrentzako jostailuak biltzea du helburu Debagoieneko Gurutze Gorriak, eta horretarako Beraien eskubideak jokoan izeneko kanpaina abiatu du.

Gurutze Gorriko kideek azaldu dutenez, %40 hazi da eskaera aurten, eta familien ekonomian pandemiak izan duen eragina azpimarratu dute: "Aurten, COVID-19ak sortutako pandemiak familia askoren egoera larriagotu baino ez du egin, haien zaurgarritasuna areagotuz".

Hala, erronka solidarioa lortzeko, aurten dohaintza egitera deitu dituzte herritarrak. Horretarako, kontzeptuan JOSTAILUA adieraziz, dirua ES22 3035 0001 51 0010018156 (Laboral Kutxa) kontuan sartzea eskatu dute. Bestetik, jostailuak batzeko eta jostailu-txekeak erosteko ere toki fisikoak jarriko dituzte: Arrasateko Hiper Eroskin, abenduaren 7an, 11n eta 12an, eta Debagoieneko Gurutze Gorriaren batzarrean bertan, Bergarako Elorregi auzoko 5. zenbakian.

Arriskuak ekiditeko kanpaina

Aurten, berriak diren jostailuak bakarrik jasoko dituzte, eta horren atzean dauden arrazoiak azaldu dituzte. Alde batetik, esan dute "ekitateagatik eta diskriminaziorik ezagatik" hartu dutela erabakia; haur guztiek "jostailu berria" izan dezaten, alegia. Eta horrekin batera adierazi dute erabilitako jostailuak sarritan ez dutela haien jatorrizko "funtzioa betetzen". Bestetik, segurtasuna da argudiatu duten arrazoia: "Ezin dugu bermatu jostailu bat %100 segurua denik jatorrizko bilgarritik aterata badago".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak