Juanan Gutierrezek jarraituko du izaten Mendi Eskualdeen Europako sareko lehendakari

Mirari Altube Arrese 2020ko abe. 3a, 11:27
Juanan Gutierrez Lazpita. Argazkia: Euskadi.eus

Aretxabaletan bizi den Juanan Gutierrez Lazpita hautatu dute berriro Euromontana, mendiko nekazaritzako eremuen interesak defendatzen dituen europar elkartearen, zuzendaritza batzordeko presidente. 

Euskadiren hirugarren agintaldia da eta Euromontana behin betiko sendotzea dela helburua Europako mendi lurraldeen "funtsezko ahots gisa" adierazi dute, baita EBko erakundeen aurrean duen eraginari eustea eta nekazaritzako eta basogintzako euskal sektoreari zuzenean eragiten dioten politikei buruzko informazio garrantzitsua eskuratzea ere. Azaroaren 18ko batzar nagusian berretsi zuen kargua.

Juanan Gutierrez Lazpitak geografo ikasketak egin zituen, eta Hazin dihardu lanean; besteak beste arduratzen da, Prospektiba eta Sareen Arloaz, Europako joeren eta politiken jarraipena egiteaz, lankidetza sareekin harremana izateaz eta Europako proiektuak garatzeaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak