Helburua familian mendiaz gozatzea da eta bide batez, eska-mutil eta gurasoen artean bizi-ohitura osasuntsuak sustatzea. Horretarako Leintz Eskola Kiroleko koordinatzaileek 14 mendi ezberdin proposatu dituzte eta parte-hartzaileek LEK-eko kamiseta jantzita mendi tontorretan argazkia atera beharko dute. Argazkiok whatsappez edo emailez bidali beharko dituzte eta jasotzen dituzten irudi guztiekin bilduma bat sortu eta ikusgai izango dute.
Dagoeneko 100 familia inguru animatu dira parte hartzera eta guztien artean, 230 tontorretik gora pilatu dituzte. Gogorarazi dute maiatza bitartean denbora dutela helburua lortzeko eta oraindik hasi ez arren, garaiz dabiltzala. Ostiral honetan Euskaraldia bukatzen dela nabarmendu nahi izan dute eta Leintz Eskola Kiroletik, urteko gainerako egunetan ere euskara erabiltzera edota ikastera animatzen dituzte herritarrak.