Adrian Merinok uko egin dio presidente izateko hautagaitzari arrazoi pertsonalengatik eta profesionalengatik

Mireia Bikuña 2020ko abe. 1a, 14:39

Gipuzkoa: denon joko zelaia plataformak kaleratu duen oharrean zehazten da Jose Luis Colina izango dela zerrendaburua, abenduaren 14ko hauteskundeetan. Prentsa oharrean zehazten da era berean, Merinok, "ondo ezagutzen duen taldearekin elkarlanean" jarraituko duela. GOIENA harremanetan ipini da Merinorekin, baina ez du adierazpenik egin gura izan.

Jose Luis Colinak 10 urte baino gehiagoko ibilbidea du Gipuzkoako futbolean, Epaileen Batzorde Teknikoko kide ohia da. Aurreko agintaldian Gipuzkoako Federazioko zuzendaria izan zen, eta, egun, entrenatzaileen eskolako irakaslea da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak