Feminismoaren alorreko oinarrizko terminoen hiztegia aurkeztu du Jaurlaritzak

Uxue Igarza Loiola 2020ko aza. 30a, 15:19

Feminismoa eta Berdintasuna hiztegia Euskalterm Euskal Terminologia Banku Publikoan kontsulta daiteke. Horrez gain, interfazetik hiztegiaren PDF bertsioa ere eskuratu daiteke.

Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak aurkeztu dute hiztegia. Aditu taldeak egindako lanak feminismoaren eta berdintasunaren alorreko oinarrizko terminoak eta horiei dagozkien definizioak eskaintzen ditu. Zehaztu dutenez, kontzeptuak indarrean dagoen legediak ezarritakoak, gizarte mugimenduetatik sortutakoak eta nazioartean erabilitakoak dira. "Euskararen terminologia gaurkotzeko, finkatzeko eta normalizatzeko bidean, gure gizarte osoarentzat hain garrantzitsua den pertsonen arteko harremanetan oso beharrezkoak diren kontzeptuak eta terminoak euskaraz finkatzen ditu", gehitu dute.  

Dobaranek azaldu du "gizartearen garapenerako beharrezkoa" dela hiztegia, eta euskarari dagokionez ere, aberastasun lexikoa "elikatzea, zaintzea eta sustatzea" dakarrela: "Euskara berritzen eta modernizatzen doa egunetik egunera eta normalizazioaren bidean urrats sendoak emateko alor guztietako terminologia zehaztea ezinbestekoa da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak