Osasun Etxeak eta Egunean Behinek irabazi dituzte Rikardo Arregi kazetaritza sariak

Karmele Uribesalgo 2020ko aza. 26a, 20:06

Arantxa Arzaren eta Felix Zubiaren Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioak kazetaritza saria lortu du, eta CodeSyntaxen Egunean Behin jokoak, berriz, komunikazio saria.

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 32. edizioaren ekitaldia egin da Andoaingo Bastero kulturgunean. Bi sari banatu dituzte: kazetaritza saria eta komunikazio saria. Lehenengoa, Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioak lortu du. Komunikazioari dagokiona, berriz, CodeSyntaxen Egunean Behin jokoak irabazi du. Saridun bakoitzak 9.000 euro eta Xabier Lakaren eskultura bat jaso ditu. 

Osasun Etxearekin eta Egunean Behinekin batera beste sei finalista zeuden: kazetaritza saria lortzeko hautagaiak ziren Miel Anjel Elustondo, Berria egunkarian argitaratutako Tonban ehortzirik testu sortagatik, Euskadi Irratiko Albiste Faktoriako lantaldea eta Koronabirusaren azken datuak atala egin duen Berriako lantaldea. Komunikazio sariari dagokionean, finalista izan dira Ene Kantak proiektu komunikatiboa, Arteman, Lur eta Amets filmaren komunikazio prozesuarengatik, eta Mendiak eta Herriak elkartea eta Et Incarnatus Orkestra eta Sorland Komunikazioa, Urmuga proiektuaren spotarengatik. 

Xabier Lete gogoan lelopean egin da ekitaldia, eta haren kantuak entzun dira Joxan Goikoetxea, Klara Mendizabal, Petti eta Antton Valverde musikarien eskutik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak