Saioan parte hartuko dute Elena Herrartek (D2030 ekimeneko koordinatzaile orokorra), Onintza Legorburuk (Emun-eko eta D2030eko kideak), Igor Ortegak (Lankiko eta D2030 ekimeneko kideak) eta Iosu Lizarraldek (Saionaleko eta D2030eko kidea).
Debagoiena 2030 ekimena, lurraldearen garapen komunitarioan sakonduz, 2050erako adimentsua, inklusiboa eta klimatikoki neutroa izango den Debagoiena bateranzko eraldaketa bultzatzea helburu duen lankidetza sare irekia da. Askotariko eragile eta norbanakoen lankidetzatik, metodologia, proiektu eta ekimen ezberdinak bultzatu eta konektatuz, erronka ezberdinetan inpaktu esanguratsua izan nahi duena.
Gipuzkoako izaera askotariko hamahiru erakunde –publikoak, pribatuak zein kooperatibak– dira sustatzaileak: Fagor, Arrasateko Udala, Oñatiko Udala, Bergarako Udala, ULMA, Debagoieneko Mankomunitatea, Garaia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Goiena, Mondragon, Mondragon Unibertsitatea, Saiolan eta Agirre Lehendakaria Center.