Sahararren autodeterminazio erreferenduma gauzatzea aldarrikatu dute

Maider Arregi 2020ko aza. 21a, 15:41

Mendebaldeko Saharako su-etenaren urraketa salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Debagoienean. Sahararren autodeterminazio erreferenduma gauzatzea aldarrikatu dute. Elkarretaratze guztiek harrera ezin hobea izan dute eta herritar ugarik bat egin du sahararrek bizi duten egoera salatzeko; baita EH Bildu, EAJ eta Ahal Dugu Arrasteko ordezkariek ere. Antzuolan, esaterako, galtzerdi lodiak, pilarik gabeko linternak eta segurtasun betaurrekoak eskuratzeko laguntza bonuak jarri dituzte abian.  Jabi Etxanizen argazkiak ikusgai.

"Larunbatean, azaroak 21, Saharar herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin zen Antzuolan. 80tik gora lagunek hartu zuten parte Autodeterminazio Erreferenduma orain aldarrikatzen. Gainera, gatazka honetan Nazio Batuek eta Espainiako Gobernuak erakutsi duten axolagabekeria salatu zuten eta Nazioarteko gainerako komunitateari bere benetako inplikazioa exijitu zioten: hitzen denbora pasatu dela eta hartutako konpromisoak gauzatzeko ordua dela gaineratu zuten. Saharar herriari bidaltzeko materiala erosteko, bonuen bitartez 960 euro batu ziren. Norbait erosi gabe geratu bazen, jakin dezala oraindik ere salgai daudela. Talde antolatzaileak eskerrak eman nahi die parte hartu zuten herritar guztiei", adierazi dute Antzuolako parte-hartzailek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak