MUk eta Leintz Arizmendik saskibaloi eta boleibol partidak jokatuko dituzte etxean

Hasier Larrea 2020ko aza. 20a, 12:28

Tantaka badira ere, kirol-hitzorduak itzultzen ari dira pixkanaka bailarara. Iturripe eta Ibarrako kiroldegiek domekan jasoko dituzte neurketok.

Lehiaketa ofizialak martxa hartzen dabiltza, poliki-poliki bada ere. Asteburu honetan, adibidez, EBA mailako neurketa jokatuko du Mondragon Unibertsitateak, Iturripen. Arrasateko saskibaloi taldeak Megacalzados Ardoiren aurka neurtuko ditu indarrak, igandean, 18:30ean hasita. Izan ere, Ointxe!-ren talde nagusiak ligako bi partida baino ez ditu jokatu, momentuz, baita biak irabazi ere.

Arizmendiko gizonezkoen boleibol taldeak ere etxean jokatuko du domeka goizean. Gasteizko Udapa Jatorkide Senior taldea jasoko du, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian, 11:00etan hasita. Euskal Ligako lehen mailan lehiatzen diren jokalariak joan den asteburuan itzuli ziren kantxara, lau asteko geldiunearen ostean. Orduko hartan, galdu egin zuten Sestaoren aurka. Bitik bat irabazi dute mutilek.

Jaurlaritzak aste honetan berretsi duenez, kirol-ekitaldiak publikorik gabe garatuko dira momentuz, abenduaren 10era arte behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak