Elikagaien bilketa handian parte hartzeko aukera asteburuan ere

Jone Olabarria 2020ko aza. 20a, 10:55
Aurreko urteetako Elikagai bilketaren irudia

Azaroaren 16an hasi eta 21era arte egongo da Elikagaien Bankuek urtero antolatzen duten "janari bilketa erraldoian" parte hartzeko aukera aurten. Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren kasuan, 2020koa kanpaina ezohikoa izaten ari da; izan ere, ez da orain arte bezala supermerkatuetan eta saltokietan elikagairik batuko.

Horren ordez, bonu sistema bat abiarazi dute. Elikagai Bankuko Jose Antonio Agirrebeñak zehaztu duenez, bailarako supermerkatu eta saltoki handi guztietan dago bonuak eskuratzeko aukera.

Ticketean islatuta

Erosketa egin ostean, kutxatik pasatzerakoan eskuratu ahalko direla azaldu du Agirrebeñak: "Ohiko erosketa egin ostean eskatu ahal dira bonuak kutxan. Bonuetara bideratutako dohaintza hori erosketa-txartelean islatuko da modu horretara".

Gipuzkoako Elikagaien Bankuko boluntarioren bat ere saltokietan egongo dela azaldu dute, herritarren batek laguntza behar badu eta zalantzaren bat izanez gero argitzeko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak