Euskaraldia aitzaki, euskal kantagintzaren bueltan mahai inguru bat antolatu du Arizmenik, DBHko 1. mailakoek landuko duten PROIaren izenburuarekin: Kantatzen duen herri bat. Mahai ingurua zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango da Arizmendiko youtubeko kanaletik astelehenean, 14:45etan hasita, ordubete inguruko saioan.
Mahai ingurua Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultatearen kolaborazioarekin grabatuko da bertako platoan eta Nogen taldeko kideak eta sorpresaren bat izango dituzte Gorka Etxabek zuzendutako saioan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.